Izen-emateen tramitazioa

2022KO IKASTARO OROKORRETAN IZENA EMATEKO PROZEDURA:

Prestakuntza Planak ikastaro orokorrak eta berariazko ikastaroak ditu. Ikastaro orokorretako izen-ematea web-orri honen bidez egiten da. Berariazko ikastaroetan izen-emateko ordea, banakako buletinak igorriko zaizkie ikastaro bakoitzean parte hartuko dutenei.

Izena eman ahal izateko SAIOA HASI beharko duzu erabiltzaile gisa identifikaturik egoteko.

Eskuragarri dauden ikastaro orokor guztiak ikusi ahalko dituzu. Nahi duzun ikastaroa hautatu eta klik egin izena eman botoian. (bat baino gehiago hauta daiteke). Mezu bat agertuko zaizu izen-ematea egin dela esanez eta posta elektroniko bat jasoko duzu zure erabiltzaile fitxan adierazi duzun helbidean, izen-ematea berretsiz. Berrespen hori jasotzen ez baduzu (begiratu spam edo mezu baztergarriak), zure erabiltzaile fitxan dituzun datuak berrikusi; baliteke helbide elektronikoan akatsen bat egotea.

Ikastaroen programazioa webgunean eguneratuko denez zuzenean, onena da webgunea maiz begiratzea. Izen-ematea IKASTAROEN ZERRENDAtik zuzenean egin daiteke ere bai. Zerrendatik nahi duzun ikastaroa hautatuz, horretan izen-eman ahalko duzu aurretik adierazitako moduan.

Ikastaro bakoitzaren behin betiko egutegia finkatzen denean, izena eman dutenei dei eginen zaie asistentzia berrets dezaten. Deialdi hori egiteko igorriko zaizun posta elektronikoaren bidez, ikastaroan parte-hartzea berresteko edo ikastaroari uko egiteko aukera izango duzu.  Bi aukera horietako batean klik eginez, datu-basean erregistraturik geldituko da eta ez da beharrezkoa izango Federazioari beste inolako jakinarazpenik bidaltzea.

Ikastaro orokorretan onartua izateko deialdia ikastaroa hasi baino hiru aste lehenago egingo da, gutxi gorabehera.

Ezinbestekoa da ikastaroa egingo dela berrestea ikastaroa egin ahal izateko eta ziurtagiria jaso ahal izateko. Azken horretarako, gainera, nahitaezkoa izango da gutxienez %80ko bertaratzea edukitzea.

Aurrez aurreko edo bideokonferentzia bidezko ikastaroetan parte hartzeko, alkatearen, buruaren edo toki entitateko langileen arduradun zuzenaren baimena behar da.

Nolanahi ere, baimen hori ez zaio NUKFri igorri behar, ulertzen baita ikastaroetan parte hartzen duenak kasuan kasuko baimena duela.

Online edo bideokonferentzia bidezko ikastaroetan, sarbide-pasahitzak erabiltzailearen profilean agertzen den posta elektronikora igorriko dira. Aipatu ikastaro motez gainera, beste ikastaro orokor batzuk eskaini ahalko dira geroago; horretarako, buletin bat prestatuko da, norberak izena eman dezan. Hori guztia web-orriaren bitartez jakinaraziko da, baita posta elektronikoaren bitartez ere, toki entitateen helbideetara eta NUKFren prestakuntza departamentuak dituen langileen helbideetara igorrita.

Berariazko ikastaroetan EZIN DU nahi duenak izena eman. Prestakuntza hori eskatu duten kolektibo zehatzek baino ezingo dute ikastaro horietan izena eman.

Beharrezko denetan, ikastaroan onartua izateko honako irizpide hauek lehenetsiko dira:

  • Lehentasuna emango zaie beste ikastaroetan parte hartuko ez dutenei.
  • Ikastaro bakoitzean ahalik eta entitate gehienek parte hartzea lehenetsiko da.
  • Lehentasuna emango zaie aurreko ikastaroetara benetan joan direnei.
  • Lehentasuna emango zaio ikastaroa lanpostura egokitzeari.
  • Homogeneotasuna lehenetsiko da parte-hartzaileen ezagutza-mailan.

Ikastaro Orokorretan izena emateko epea:

maiatzaren 19ra arte, maiatzean eta ekainean hasten diren ikastaroetarako

Komeni da ongi errepasatzea izen-ematea igorri baino lehen. Zalantza izanez gero, jo ezazu formacion@fnmc.es helbidera edo 948244658 telefonora.

Izena eman baino lehen, kontsulta itzazu edukiak eta datak ikastaroen zerrendan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies